Berme guztiak dituen gobernu bat eratu ahal izateko, prestatuta dauden pertsonekin aurkeztu dugu hautagaitza. Hiriak behar dituen erantzunak martxan jartzeko gai diren pertsonak dira; enpleguan, etxebizitzan, mugikortasunean, eskubide sozialetan, edo berdintasunean.
Haugataitzaren asmoa esperientzia eta gaztetasuna uztartzea da. Ibilbide egiaztatuak dituzten profesionalak bildu ditugu, Miren Larrionekin batera hurrengo legealdian hiria gobernatuko duen taldea eratzeko.
Gizarte Lanean graduatua da. Masterra du Bazterketan, gizarteratzean eta hiritartasunean. Politika sozialen ikuskaritzan aditua da. Azken urteotan Aterpe udal zentroaren arduraduna izan da, eta Sidalavako kudeatzaile eta koordinatzailea. Parte-hartze zabala izan du mugimendu sozialetan eta boluntariotza sareetan.
EHUn Ekonomia eta Enpresa zientzietan lizentziatua da, eta masterra du Herri Ogasun eta Finantzetan. EAEko administrazio publikoan funtzionarioa da, eta lan egin du Etxebizitza, Hezkuntza eta Funtzio publiko sailetan. EH Bilduko zinegotzia da 2015. urtetik.
Turismoan diplomatua da Deustuko Unibertsitatean. Turismo sektoreko hainbat enpresetan lan egindakoa da. Eusko Legebiltzarrean lan egin zuen, eta baita ere Eusko Jaurlaritzan, Sabin Intxaurraga sailburuaren idazkari modura. EH Bilduko zinegotzia da 2011. urtetik.
Pedagogian lizentziatua da. Politika sozialetan aditua da, eta esperientzia zabala du hirugarren sektoreko erakundeetan eta mugimendu sozial ezberdinetan.
Biologian eta Ingurumen zientzietan lizentziatua, Ingurumen Hezkuntzan eta Jasangarritasunean eta tokiko Agenda 21n espezialitatean. Masterra du Uraren kudeaketa jasangarrian. Ingurumen hezitzailea eta parte-hartze teknikaria izan da erakunde ezberdinetan, besteak beste, Unesco Etxean. Hainbat mugimendu sozialetan parte-hartu du, halaber.
EHUn Energia Berriztagarrietan Ingeniaria da, eta masterra du Energia Eraginkortasunean. Gaur egun sektore pribatuan lan egiten du Ingeniari elektriko gisa. Gazte mugimenduko militantea Ernai erakundean.
Arkitekturan doktore eta Hirigintza irakaslea EHUn. EH Bilduko lurralde antolakuntza idazkaria da. Ensanche XXI Zabalguneko kontseilaria da.
Zientzia Politikoetan lizentziatua, master bat du Bake eta Gatazka Ikerkuntzan Uppsalako unibertsitatean (Suedia), eta beste bat Nazioarteko Hauteskunde Azterketan, EHUn. Egun, soziologo lanpostua du Gasteizko Udaleko Enplegu eta Garapen Ekonomiko Jasangarriko departamentuan. Arinago EH Bilduko aholkularia izan zen Europako Legebiltzarrean. Gazte Abertzaleak erakundearen koordinatzailea da.
Oinarrizko titulazioa du, merkantzia toxiko eta arriskutsuak prozesatzeko eta garraiatzeko ikastaro-ziurtagiriak. Negoziazio kolektiborako eta lan arriskuen prebentziorako formakuntza sindikala du. 2009. urtea arte hondakin toxiko eta arriskutsuak kudeatzen lan egindakoa. Hamabi urtez sindikatu baten ordezkaria enpresan. 2011-2015 legealdian Gasteizko EH Bilduko zinegotzia, gaur egun Amvisako kontseilaria udal taldearen izenean.