Museo bat

Nondik gatozen kontatzeko eta nora goazen imajinatzeko

Zergatik orain?

2021. urtean 840 urte beteko dira Nafarroako Antxo Jakituna erregeak hiribildu forua eman zionetik gaur egun Gasteiz hiria denari.

Hiriaren fundaziotzat hartzen den unea da, nahiz eta Alde Zaharreko muinoaren historia bizidunak ehunka urte atzera egin.

Historia aberatsa, ├▒abardura eta gorabehera handikoa. Baina Gasteiz epemuga eta gertaera multzo bat baino gehiago da: bizi, sufritu, maitatu edo negar egin dioten pertsona guztiena da.

Atzo, gaur eta biharko begirada

Izan ginenari balioa emango dion espazio publiko bat behar dugu, soilik horrela azaldu ahalko dugulako modu egokian zer garen, eta planteatu etorkizunean zer izango garen. Asmo horekin sortzen da 1181 Museoa izeneko proiektua.

Zein da 1181 Museoaren helburua?

Hiriaren ondare materiala eta ez-materiala ezagutarazi eta zabaltzeko helburua du. Izan dadila ibilbide bat hiriaren historiatik, baina baita ere bere arte, etnografia, kultura, ekonomia edo hirigintzatik.

Gasteiztarrek sortutako museo bat, gaur egungo eta etorkizuneko gasteiztarrentzat egindakoa. Gasteiz gaur egun dena izaten lagundu duten guztiei egindako omenaldi xume bat.

Elkarlana

Honezkero martxan dauden gainerako museo eta kultur azpiegituren lana osatu eta elkarlanean aritzeko borondatea du proiektuak, ez inor ordezkatzeko. Museo parte-hartzailea izango da, eta teknologia berritzaileenei sarbidea emango die.

Noizko?

Gustatuko litzaiguke museoak 2021. urtean ateak irekitzea, 840. urtemuga ospatzeko eta 850. urtemugarako lehen harria jartzeko.

Non?

Gure ideia da honezkero udalak bere esku dituen baliabideak erabiltzea. Hain zuzen ere, museoa Oihaneder Jauregian kokatzea proposatu dugu, Euskararen Etxea Errementari kaleko kokaleku berrira lekualdatzean libre geratuko den espazioa baliatuta.