Galdeketa bat

Hiriko ekialdea eta mendebaldea lotuko dituen garraio publikoa erabakitzeko

Helburu orokorra

EH Bildun uste dugu ezinbestekoa dela garraio publiko azkar, eroso, moderno eta irisgarria hiritar guztientzako, beti ere bistatik galdu gabe mugikortasuna bere osotasunean hartu behar dela, jasangarritasuna eta pertsonak erdigunean jarrita.

Nola lotuko ditugu ekialde eta mendebaldea?

Hiriaren ekialdea eta mendebaldea nola lotuko ditugun erabakitzea oso garrantzitsua da. Estrategikoa. Gehiegi, korrika eta presaka erabakitzeko hauteskunde prozesu baten atarian, hiritarren parte-hartzeari bizkarra erabat emanda, eta inolako bermerik gabe.

Gure konpromisoa?

EH Bilduk Gasteiz gobernatzen badu, legearen ikuspuntutik posible den epe laburrenean, galdeketa hiritar batera deituko du, hiriaren ekialdea eta mendebaldea lotuko dituen garraiobide publikoari buruz erabakitzeko, Salburua eta Zabalgana auzoen artean: autobus elektrikoa edo tranbia. Berme guztiak izango dituen galdeketa bat. Eztabaida informatu batekin, aukerak ezagututa bozkatzeko aukera egon dadin.

Zer galdeketa mota?

Oraingoan ez da BAI edo EZ esateko galdeketa bat, ez du inolaz ere blokeo bat bilatzen. Hau BAI edo BAI esateko galdeketa bat da. Emaitza edozein izanik ere, hiriak aurrera egingo du. Salburua eta Zabalgana, Arkaiatetik Jundizeraino, lotuko dituen garraio publiko moderno eta edukiera handikoa eraikiko dugu azkenik.

Parte hartzea?

Bereziki kezkagarria da hiritarren parte-hartzearekin gertatu dena legealdi honetan. Parte-hartze hori bideratzeko araudi aurreratua egin dugu. Hobetu daitekeen araudia, baina araudi ona. Haatik, ez da galdeketa bat bera ere egin. Alkatea zama handiegia izan da parte-hartze kontuetan.

Mugikortasun beste proposamen batzuk

  • Mugikortasun Jasangarria sustatzeko plan bat, pertsonak eta oinezkoak erdian jarriko dituena.
  • Super-etxadien sorrerari bultzada ematea hirian, eta Alde Zaharra trafikoari ixteko plana aurrera eramatea, auzotarrek egindako eskaerari jarraituz.
  • Bizikletentzako azpiegiturak berritzea eta zabaltzea.
  • America Latinako biribilgunea lurperatu, eta Esmaltaciones-Adurtza ingurunearen diseinua birmoldatu, trafikoan sortzen ari diren arazoak gainditzeko helburuarekin.