Alokairu parkea

Etxebizitza eredu berriak gazteentzako eta adinekoentzako

Etxebizitzaren beharra gaur egun

Gasteizko udalerrian bertan, 6.000 elkarbizitza unitate baino gehiagok dute etxebizitza bat alokairuan eskuratzeko itxaropena.

Bitartean, 10.000 etxebizitza ingurutan ez da inor bizi.

Enpleguaren prekarizazioak zapuzten ari da kasu askotan etxebizitza egoki bat izateko aukera, batez ere pertsona gazteei dagokionean.

Etxebizitza udal plana

Udalak bere esku dagoena egin behar du etxebizitza duin bat izateko eskubidea bermatze aldera.

1.- Lehenik eta behin, udal etxebizitza parke esanguratsu bat sortu behar du, alokairu soziala lehenetsiko duena, eta bereziki gazteei zuzendutakoa.

Horren haritik, ezinbestekoa da gazteentzako alokairu programa zabaltzea eta indartzea, koalizioaren bultzadari esker amaitzear dagoen legealdian lehen pausuak eman dituen proiektua.

2.- Bigarrenik, zaharberritzea indartu behar da, utzita dauden zonaldeak edo auzo osoak berreskuratzeko.

Zer da Auzoan Bizi?

Horrekin batera, 'Auzoan bizi' proposatu dugu: hirian alojamendu eredu berriekin proba egiteko.

  • Gazteentzako etxebizitza komunitario bat jarri nahi da martxan Hedegile kalean.
  • Zuzkidurako etxebizitza bat Ariznabarran, adineko pertsonei zuzendutakoa.

Auzoan Bizi programaren helburua?

'Auzoan bizi'-ren helburua gazteen emantzipazioa erraztea da, eta, adinekoen kasuan, beti bizi izan diren auzoan etxebizitza egokitua izan dezatela bermatzea. Trukean, euren ohiko etxebizitza alokairu parkearen parte izatera pasatuko da, eta bizi diren auzo horiek aztertzen lagunduko du.