Arana Ekosistema

Hiri aurreratu batean enplegu jasangarri gehiago sortzeko tresna

Zer proposatzen dugu?

Gasteizek berrikuntzaren hub bat izan behar du. Horretarako proposatu dugu Arana Ekosistema abiatzea, antzinako Arana klinika egon zen tokian.

Zer da Arana Ekosistema?

Zaharberritze eta berreskuratze integral bat egiteko proposamena, utzita dagoen hiriaren zonalde batean. Ekosistema jasangarri bat etorkizunera begira.

Zer espazio ditu?

Espazio partekatuak, co-working, eskainiko dizkie langileei eta profesionalei.

Negozio eta ideia aukera berriak asmatzeko eta garatzeko lekua izango da, baita ere, fabrikazio laborategiaren bidez.

Enpresak, ikertzaileak, langileak eta ikasleak elkarlanean aritzeko aukera izango dute laborategi horretan.

Atseden hartzeko eta zonalde berde handi batekin gozatzeko eremua izango da, harremanak izateko, jolasteko, edo hurbil ekoiztutako elikagaiak dastatzeko edo eskuratzeko lekua.

Eta, Inguruan?

Guzti hori Arana eta Salburua bitarteko ingurune guzti hori berriro ordenatzeko plan batek lagunduko du.

Proposamen honen zergatia?

Hiri industriala gara. Geure DNAren parte da. Industria hori aldatzen ari da, ordea. Erronka globala da, baina baita ere tokian tokikoa: digitalizazioa, produkzio moduen aldaketak, negozio eredu berriak. Behar batek lortzen ditu horiek guztiak: garapen jasangarriago bat ezinbestekoa da.

Egitasmoaren helburua

Gasteizentzako Green Capital izateak lelo huts bat baino zerbait gehiago behar du izan. Ekonomia jasangarri hori garatzeko espazioak behar ditugu, udaletik erraztu behar ditugu. Fase guztiak aintzat hartuko dituzten espazioak: start-up enpresak, fabrikazio laborategiak, lan partekatua egiteko lekuak martxan jartzetik, non sektore ezberdinen arteko sinergiak bultzatuko diren, jasangarritasunean oinarritutako industria eratzeko kokalekuetaraino.