Miren Larrion naiz

Miren Larrion naiz eta Gasteizko alkatetzara aurkezten dut neure burua uste dudalako hiri honek ez duela etsi behar. Legazpin jaio eta Gasteizera 7 urterekin etorri nintzen. Inoiz etsi ez duen emakume bat naiz. Ingeniari izateko ikastea erabaki nuen. Esan zidaten ez zela niretzako, ez zela emakumeentzako. Ez nuen etsi. Horren ondorioz, Parisen ikasi nuen 1993an Ecole Nationale Supérieure du Pétrole et des Moteurs (ENSPM) gunean. Ikasten jarraitu nuen, Ingurumen Auditorien master batekin 1995an eta Ingeniaritza Industrialean doktoretza (2002) lortu nuen, unibertsitatean hasi nintzen irakasten, eta Londresera iritsi nintzen, ikertzaile aritzeko.

Unibertsitateko irakasle gisako lanean pozik nenbilen, baina 2015an, Marotoren gorrotoaren diskurtsoa ikustean, berriz ere etsipena alboratzea erabaki nuen eta alkatetzara aurkeztu nintzen. Borrokatu ginen eta EH Bildu bigarren indarra izan zen. PPk irabazi zituen hauteskundeak. Baina ez nuen etsi. Gau horretan agindu nuen borrokatuko nintzela hiri honek behar zuena lortzeko. Inozo deitu zidaten, baina ez nuen etsi. Harro nago neurria eman zuen ezkerreko jende guztiarekin.

Gaur neure burua aurkezten dut Gasteizko lehen emakume izateko, talde potente baten alboan eta gobernu zabal bat lideratzeko asmoarekin. Uste dut hiri honek ez duela betikoekin konformatu behar. Oraingoan jarriko diogu hiriari falta zitzaion itsasoa: aukera berrien itsaso zabala.